Berriak /
EQZEko Komisariotzako ikasle taldeak "Aztarnak" aurkeztu du, zinema programa publiko bat
Aztarnak-ek zinema esplorazio espazio bezala proposatzen du, gure oraina zeharkatzen duten arrasto eta seinaleetatik aurrera etorkizun posibleak imajinatzeko. Hamar saioz osatutako eta hiru bloketan banatutako programa hau otsailaren 15ean hasiko da.

"Aztarnak" etorkizunak irudikatzeko arrastoak eta seinaleak aztertzera eramaten gaitu. Pelikulen bidez, ikasleek beste horizonte batzuk imajinatzeko seinaleak, galderak eta erantzun posibleak bilatzen dituzte: anitzak, hedakorrak, zatikatuak.
Programa hiru bloke ez-linealetan antolatzen da, esanahien, irudien eta esperientzien atlas gisa ulertuta, non zinemak orainari buruz hausnartzeko tresna bezala funtzionatzen duen. Fikziotik hasita dokumentaleraino, programazioak zinemaren esanahia zabaltzen eta zalantzan jartzen duten lanak biltzen ditu, eraldaketa teknologikoekin, bizi ditugun inguruneekin, eta etorkizuna proiektatzeko benetako eta asmatutako moduekin lotutako gaiekin elkarrizketan aritzen direnak.
Horrez gain, programak ikusleekin elkarrizketa aktiboa sortzea proposatzen du. Ziklo hau, zinema-aretoaren ondoko gelan materializatuko da, sorkuntza eta elkarlanerako gune batean, emanaldi bakoitzaren ostean gauzatuko dena. Bertan, ikusleek material fisiko eta digitaletatik abiatuta, atlas kolektibo baten eraikuntzan parte hartu ahal izango dute, aurrerantzean, material horiekin proiektuaren identitate bisuala modu kolektiboan osatu ahal izateko. Jarduera hauek ikasleek lagunduko dituzte.
Bi lan-ildo horiek gogoeta egiteko eta zinema komunitatean gozatzeko nahia adierazten dute, egungo ezezagunei erantzun partekatuak ematea bilatuz.
Programazioa (Lehen partea)
Otsailak 15 (17:00)
Martxoak 15 (17:00)
Apirilak 19 (17:00)