Manuel Muñoz (Tegucigalpa, 1997) Zinearen Unibertsitatean eta Buenos Airesko Torcuato Di Tella Unibertsitatean (UTDT) graduatutako zinegilea da. Gaur egun, egonaldi bat egiten ari da Hanburgoko Arte Ederren Unibertsitateko Art School Alliance programan.
Haren Rubicón (2020), El cadáver de Walt Disney (2021) eta Tegucigalpa no tiene Street View (2023) film laburrak Visions du Réel, BAFICI eta FICUNAM zinema-jaialditan estreinatu ziren, hurrenez hurren. Gaur egun, bere lehen film luzea, Los reinos, amaitzen ari da, eta bigarrenean ari da lanean: Fusil olímpico.
Zine independenteko Sinroncar Cine konpainiaren fundatzailekidea da. Konpainia horrek film pertsonal eta ausartak egitea du helburu. ATELIER zine-eskola hasiberriaren fundatzaile kide ere bada, zeinak Hondurasko zine amateurraren ekoizpena sustatzeko xedea baitu.
Profil honen azken eguneratzea: 2024