Peio Aguirre

Komisarioa
Peio (Zeharkako irakasgaiak / Tutorea)

Peio Aguirre arte kritikaria da, komisario independentea eta editorea. Teoria kritikoa, artea, zinema, diseinua eta kulturaren beste espresioren inguruan idazten du. La línea de producción de la crítica (consonni, 2014) liburuaren egilea da. Honako egunkarien gehigarrietan idatzi du: Mugalari Gara, Cultura(s) La Vanguardia, Babelia El País... baita hainbat aldizkari espezializatuetan: Afterall, A Prior Magazine, Flash Art, El estado mental, e-flux journal eta Concreta. Besteren artean, erakusketa hauek komisariatu ditu: "Asier Mendizabal", MACBA, Barcelona (2008); "Néstor Basterretxea, Forma y Universo", Bilboko Arte Ederretako Museoa (2013); "Una modernidad singular. Arte nuevo alrededor de San Sebastián 1925-1936", Donostiako San Telmo Museoa (2016). 2006 urtetik kritika kulturala idazten du Crítica y metacomentario blogean.

Profil honen azken eguneratzea: 2021