Joxean Fernández

Ikertzailea | Euskadiko Filmategiko zuzendaria
Joxean (Enborrezko irakasgaiak)

Euskadiko Filmategiko zuzendaria 2010eko abenduaz geroztik eta Donostia Zinemaldiko zuzendaritza batzordeko kidea 2011ko urtarriletik. Nantesko Unibertsitateko irakasle titularra da, egun eszedentzian badago ere. Historia Garaikidean eta Zinemaren Historian aditua da. Zaragozako eta Nantesko unibertsitateetan doktore da tutorekidetzan eginiko Cine y Guerra Civil en el País Vasco (1936-2006) doktore tesiari esker. Nantesko Festival du Cinéma Espagnol zinemaldiko zuzendaritza batzordeko kidea da 2001. urteaz geroztik. 2008an, A las puertas de París dokumentala zuzendu zuen Marta Hornorekin batera. Artikulu ugari idatzi ditu Euskal Herriko historia garaikideari eta zinemari buruz eta ondorengo liburuen koordinatzailea ere bada: Federico Fellini (Jesús Angulorekin batera), Cine y Guerra Civil en el País Vasco (Santiago de Pablorekin batera), Conservación audiovisual en la era digital(Alfonso del Amorekin batera), De Lumière a Kaurismäki. La clase obrera en el cine (Carlos F. Herederorekin batera). Gainera, Cine vasco: tres generaciones de cineastas-en editorea da eta baita Euskal Zinema-Cine Vasco-Basque Cinema liburuaren egilea ere. Elías Querejeta Zine Eskola martxan jartzen parte hartu du, eta eskolako Zuzendaritza Akademikoko kide da.

Profil honen azken eguneratzea: 2021