Berriak /
EQZEn garatutako proiektu aurkeztuko da Sicilia Queer Filmfesten
"Corpi nella lotta" ("Gorputzak borrokan") Matteo Giampetruzzi EQZEko 2023-2024 promozioko Komisariotza ikasleak garatutako ziklo bat da, GIBaren epidemia bere dimentsio kultural eta politikoetatik aztertzen duena.

Film hautaketak zinema-ekoizpen eta -banaketa tradizionaletik kanpo egindako lan sorta bat biltzen du. Heteronormatibitateari eta gorputzari eta sexualitateari buruzko narratiba nagusiei aurre egin zieten Stuart Marshall, Catherine Gund Saalfield, Zoe Leonard, Barbara Hammer, Jerry Tartaglia edo Marlon Troy Riggs bezalako zinemagileengan jartzen du arreta zikloak. Zinema honek, dokumentalaren, fikzioaren eta saiakeraren artean kokatua, garaiko politika ilunak deseraiki eta queer desira aldarrikatu nahi du.
Sicilia Queer Filmfest jaialdiaren 15. edizioa Palermon izango da maiatzaren 25etik 31ra.