Berriak /
Inês Nunesen "A Solidão dos Lagartos" lanak Urrezko Palma lortzeko lehiatuko da Cannesen
EQZEko seigarren promozioko ikaslearen filma Cannesko Zinemaldiko film laburren sail ofizialean hautatu dute.

A solidão dos lagartos (The Loneliness of Lizards), Inês Nunes EQZEko Sorkuntza arloko seigarren promozioko ikaslearen azken lana, bihar hasiko den Cannesko Zinemaldiko film laburren sail ofizialean hautatu dute. Sail honetan lehiatzen diren hamaika filmak ia 5.000 lanen artean aukeratu dituzte.
Elías Querejeta Zine Eskolan hasi aurretik, Inês Nunesek zinema ikasi zuen Lisboako Escuela Superior de Teatro y Cine. Bere filmak IndieLisboa eta Curtas Vila do Conde bezalako zinema-jaialdietan izan dira. 2015etik muntatzaile lanetan dihardu, bere proiektuak idatzi, ekoitzi eta zuzentzen dituen bitartean.
A solidão dos lagartos eta lehiaketan parte hartzen duten gainerako film laburren proiekzioa hilaren 23an izango da. Urrezko Palma Maren Ade zinemagile eta ekoizleak zuzendutako epaimahaiak emango du Cannesko 78. edizioaren itxiera ekitaldian, maiatzaren 24an.