Berriak /
EQZEk ikasketarako laguntza-programa berri bat aurkeztu du
Kinofabrika bekak 2026-2027 Ikasturtetik aurrera eskolan onartutako ikasleentzat egongo dira eskuragarri. Beka hauek Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuaren eta TSH Talent Foundationen laguntzei gehitzen zaizkie.

2026-2027 ikasturtetik aurrera, Elías Querejeta Zine Eskolak berezko hiru beka eskainiko ditu lehen aldiz. Laguntza horien zenbatekoa 3.000 eurokoa izango da, ikasturtean zehar ikasleen egonaldia erraztera bideratua.
Hiru Kinofabrika bekak irail honetan bertan hasiko den ikasturtean onartuak diren hautagaientzat egongo dira eskuragarri. Deialdi honen oinarriak datozen asteetan zehaztuko dira.
Kinofabrika bekak sortzearekin batera, Elías Querejeta Zine Eskolak berezko laguntza-programa bat txertatzen du, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuaren eta TSH Talent Foundationen laguntzei gehitzen zaiena. Horrela, datorren ikasturteko zortzi ikaslek jaso ahal izango dute babesa eskolan trebatzeko.
EQZEko hiru masterretan (Artxiboa, Komisariotza, Sorkuntza) izena emateko epea otsailaren 1ean ireki zen eta hilaren 28ra arte egongo da zabalik.
Beste laguntza batzuk
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak aurten ere hiru beka deituko ditu Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren ikasleentzat, eskolako masterren batean matrikulatzeko 2.500 euroko laguntzan datzatenak. Deialdi horretara 2026-2027 ikasturterako onartutako hautagaiek zein egungo ikasturteko ikasleek aurkeztu ahal izango dute. Ildo horretan, gogorarazi behar da, zinema-prestakuntzarekin eta ikus-entzunezkoen sektorearekin duen konpromisoaren barruan, Gipuzkoako Foru Aldundiak dagoeneko matrikularen kostuaren % 50 baino gehiago diruz laguntzen diela ikasle guztiei.
Azkenik, TSH Talent Foundationek hamar hilabeteko bi ostatu-beka eskainiko ditu (2026ko irailetik 2027ko ekainera bitarte) The Social Hub Donostia egoitzan. Laguntza horren kostua 8.000 eurotan baloratu da. Irabazi-asmorik gabeko erakunde honek egoera zaurgarrian dauden ikasleentzako prestakuntza-programak kudeatzen ditu, goi-mailako hezkuntzara eta garapen profesionalera sarbidea errazteko helburuarekin.