Komunikazio arloa
Gune honetan, profesionalentzako eta hedabideentzako informazioa eta komunikazio-materialak aurkituko dituzu, baita azken deialdiak eta prentsa-komunikatuak, nortasun korporatiboko eskuliburua eta Elías Querejeta Zine Eskolaren urteko jarduera-memoria ere.
Erreportajeak eta kazetaritza-piezak egiteko edo zentroarekin elkarrizketak adosteko, EQZEren Komunikazio Sailarekin jar zaitezke harremanetan, helbide elektroniko honetara idatzita.
Zentroaren gaurkotasuna Facebook, Instagram eta Equis sare sozialen bidez ere jarrai dezakezu.
Prentsa-Komunikatuak
Este apartado recoge las últimas convocatorias y notas de prensa relativas a la actividad de Elías Querejeta Zine Eskola. También puedes encontrar estas y otras informaciones aquí.
-
2026/07/10
Oso aldi aberasgarria izan da, eta goi-mailako ikaskuntzarako ate asko ireki dizkit -
2026/07/03
FIDMarseille eta Karlovy Vary jaialdiek EQZEn garatutako filmak hartuko dituzte -
2026/06/19
EQZEko ikasleek parte hartu dute “Harun Farocki efektua” erakusketaren ikerketa prozesuan -
2026/06/17
High River filmak Kimuak 2026 katalogoan parte hartuko du -
2026/06/04
EQZEk mintegi publikoa eskainiko dio Rosina Pradori, gerra zibilean erbesteratutako zinemagileari -
2026/05/14
High River filmak Cannesko Zinemaldiaren merkatuan parte hartuko du -
2026/03/27
Komisariotzako ikasleek hiru zinema-ziklo programatuko dituzte Courtisane Festivalean
Nortasun Korporatiboko Eskuliburua
Nortasun korporatiboko eskuliburuak Elías Querejeta Zine Eskola identifikatzeko markaren bertsio nagusia aurkezten du, eta marka hori behar bezala ezartzeko kontuan hartu eta jarraitu beharreko arauak jasotzen ditu.
EQZE marka da zentroaren nortasun grafikoaren elementu nagusia. Funtsezkoa da EQZE marka behar bezala erabiltzea, haren irudia eta zentroan garatzen den beste proiektu guztiak behar bezala komunikatzeko, identifikatzeko eta ezagutzeko.
Nortasun korporatiboaren eskuliburuaz gainera, atal honetan Elías Querejeta Zine Eskolaren logotipoen paketea deskarga dezakezu zenbait formatutan (ai, png, pdf). EQZEren marka hori zentroko jarduerekin loturik garatutako eta egindako proiektu eta ekoizpenetarako bakarrik erabiliko da. Bestelako erabilera orok EQZEren onespena izan beharko du aplikatu aurretik.