Mikel Gurrea

Zinemagilea eta irakaslea
Mikel (Sorkuntza)

Mikel Gurrea Donostian, 1985an jaiotako zinemagilea da. Pompeu Fabra unibertsitatean ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatua. Obra Social "la Caixa"-ren beka bati esker, London Film School-en Master of Arts Filmmaking ikasketak burutu zituen. Foxes (2015 ) eta Heltzear (2021) bere film laburrak, Venezia, Zinemaldia, Malaga eta Montreal bezalako jaialdietan hautatuak izan ziren. Bere antzerkigintzak, Londreseko Queen Elizabeth Hall eta Madrilgo Fernando Fernán-Gómez antzokietan estreinatuak izan ziren, besteak beste. Ikusmira Berriak egonaldi programan garatua, Suro (2022), bere lehen film luzea, Donostia Zinemaldiko sail ofizialean lehiatzeko hautatua izan zen. Bertan Euskal Gidoigileen Elkartearen saria, Euskal Zinemaren Irizar saria eta nazioarteko kritikaren FIPRESCI sariak eskuratu zituen. Pompeu Fabra Unibertsitateko irakasle komunitatearen parte da eta Zinema (h)abian /Cinema en curs proiektuaren kolaboratzailea da. 

Profil honen azken eguneratzea: 2022