Peter Bubestinger-Steindl-ek Komunikabideei Aplikatutako Informatika ikasi zuen (Media Computer Science) Vienako Unibertsitate Teknikoan. 2002an, artxibo digitalen arloan hasi zen lanean proiektuetako lider eta garatzaile moduan. NOAko langile bezala, irrati- eta telebista-artxiboetarako baliabideak prestatu eta garatu ditu, eta baita zerbitzuen hornitzaileentzat ere (ORF, Esloveniako irrati-telebista, Memnon, YLE, etab.). 2010 eta 2015 artean, bideo-digitalizaziorako garapena zuzendu zuen Österreichische Mediathek-en (Austriako ikus-entzunezko artxibo nazionala). Horrez gain, funtsezko funtzioa bete zuen FFV1 galerarik gabeko bideo-kodekaren aurkikuntzan eta hobekuntzan, epe luzeko babeserako. Azken urteetan, doakoak ez diren Open Source-ko baliabideak koordinatzen eta inplementatzen espezializatu da, kalitate handiko eta eskakizun-maila altuko erabilera-kasuetarako. Gainera, Memoriaren inguruko askotariko erakundeek, eta mundu guztiko unibertsitate eta enpresek behar izan dituzte beren zerbitzuak, prestatzaile, txostengile edo hitzaldi eta mahai-inguruetako parte-hartzaile gisa. 2015ean, AV-RD enpresa sortu zuen, kode irekiaren (Open Source) erabilera profesionalarekin zerikusia duten zerbitzuak eta garapenak eskaintzen dituen enpresa bat artxiboen sektorean.
Profil honen azken eguneratzea: 2021