Andreas Fontana (Geneva, 1982) Literatura Konparatuan lizentziaduna da. 2007an Buenos Airesera joan zen, eta han, interprete eta itzultzaile lanetan aritu zen. 2010ean, Zinema Zuzendaritzako masterra egin zuen ECAL (Lausana) eta HEAD (Geneva) eskoletan. Cotonov Vanished (2009) bere lehen film laburrak First Steps saria jaso zuen 2010eko Nyongo Visions du Réel jaialdian, eta film labur onenaren saria 2010eko Florentziako Festival dei Popoli jaialdian. Pedro M, 1981 (2015) film laburra 2016ko Suitzako Zinema Sarirako izendatu zuten, Film Labur Onenaren kategorian. 2021ean, 71. Berlinaleko Encounters Sailean aurkeztu zuten bere lehen film luzea, Azor. Andreas Fontana irakasle lanetan aritu da Veveyko Argazkilaritza Eskolan (CEPV), eta eskola magistralak eman ditu Elias Querejeta Zine Eskolan (EQZE), Zinemaren Unibertsitatea Fundazioan (FUC) eta ECALen. 2022tik, HEADeko irakaslea da.
Profil honen azken eguneratzea: 2022