Programa publikoak /
"Siete pasos más tarde: Una poética de las medidas del tiempo"
- Gonbidatuak: Menchu Gutiérrez
- Hizkuntza: Gaztelania
- Prezioa: Sarrera librea
Menchu Gutiérrez
"Siete pasos más tarde" bere liburuaren zati batzuetatik abiatuta, Menchu Gutiérrezek hitzaldi hauetan azalduko du denboraren neurketa nola aipatua izan den poesian: bihotz taupadaren edo kanpai-hotsaren bitartez, edota oilarraren kantuaren edo kandela baten argizari urtuaren bitartez. Idazlea denboraren alartzean eta klaustroan geldituko da, ordulari ofizialetatik urrun dauden esperientzietan, denboraren barnean eta kanpoan hazi denboren inbentario poetikoa eskaintzeko.
Ordutegia: 19:00
19:00. "Siete pasos más tarde: Una poética de las medidas del tiempo". Menchu Gutiérrez
"Siete pasos más tarde" bere liburuaren zati batzuetatik abiatuta, Menchu Gutiérrezek hitzaldi hauetan azalduko du denboraren neurketa nola aipatua izan den poesian: bihotz taupadaren edo kanpai-hotsaren bitartez, edota oilarraren kantuaren edo kandela baten argizari urtuaren bitartez. Idazlea denboraren alartzean eta klaustroan geldituko da, ordulari ofizialetatik urrun dauden esperientzietan, denboraren barnean eta kanpoan hazi denboren inbentario poetikoa eskaintzeko.
Menchu Gutiérrezek (Madril, 1957) poema-liburu batzuk argitaratu ditu, horien artean, "El ojo de Newton" (Pre-textos, 2005) eta "Lo extraño, la raíz" (Vaso Roto, 2015). Prosazko obra asko idatzi ditu, denak Siruela argitaletxeak argitaratuak, hala nola "Viaje de Estudios" (1995), "La tabla de mareas" (1998), "La mujer ensimismada" (2001), "Latente" (2003), "Disección de una tormenta" (2005), "Detrás de la boca" (2007), "El faro por dentro" (2011), bere lehen eleberriak biltzen dituen "La niebla, tres veces" (2011), eta "Araña, cisne, caballo" (2014). Halaber, literaturan agertzen den elurrari buruzko saiakera bat idatzi zuen, "Decir la nieve" (Siruela, 2011), denboraren neurketaren poetika bat, "Siete pasos más tarde" (Siruela, 2017), eta literatura-biografia bat San Juan de La Cruzi buruz (Omega, 2004); E. A. Poe, J. Austen, A. Brontë, J. Brodsky edo W. H. Auden itzuli ditu. El País egunkariko kultura-gehigarrian eta literatura aldizkari batzuetan kolaboratu du. Diziplina anitzeko mintegiak ere antolatu ditu Madrileko Casa Encendida eta La casa del lector zentroetan, Santanderreko Botín fundazioan edo Donostiako Artelekun, eta mintegiak eta lantegiak eman ditu unibertsitateetan, hala nola Santanderreko Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatean, Madrileko Complutensen edo Mexiko Hiriko UNAMen.