Programa publikoak /
"Nihon kaiho sensen: Sanrizuka" ("Negua Sanrizukan")
- Hizkuntza: Ingelesa (aldibereko itzulpenarekin)
- Prezioa: 3,5 €
Ricardo Matos Cabok aurkeztuta
60. hamarkadaren amaieran, Ogawa Shinsukek Nihon kaiho sensen: Sanrizuka (Negua Sanrizuka-n) filmatu zuen. Dokumental sail baten bigarren honek aireportu baten eraikuntzarako beren lurren desjabetzearen aurka borroka egin zuen komunitate baten gaztaka irudikatzen du. Ricardo Matos Cabo, programatzailea, ikertzailea eta zinemagile japoniar honen lanean adituak aurkeztuko du film harrigarri hau Elías Querejeta Zine Eskola eta Tabakalerak antolatu duten saioan.
Nihon kaiho sensen: Sanrizuka (Invierno en Sanrizuka), Ogawa Shinsuke (Japonia, 1970, 141 min)
“Gazteek aitzindarien espirituari buruz hitz egiten dute, lurra astintzen dute, tunelak irekitzen dituzte, beraien izatearen froga materiala lurrean bilatuz.” Lau urteko gatazkaren ostean komunitateak bizi duen mehatxua kontatuz, Ogawa Shinsukek borroka horren erabateko adierazpen sakona egiten du eta pelikula epiko honetan nekazariak omentzen ditu. Bere zinemaren indar telurikoa dagoeneko badago Sanrizuka serieko bigarren film ezezagun honetan. Koloretan filmatua, pertsona horien erretratu onbera eta duina egiten du, autoritateari dion errefusa eta lurrari dion atxikimendua.
Ricardo Matos Cabo, komisarioa eta zinema-programatzaileak aurkezturik.