Programa publikoak /
ExÓrbita: Ghost (Takashi Itô, 1984) + Goodbye, Dragon Inn (Tsai Ming-liang, 2003)
18:00
Zinema, gorputzak eta espazio liminalak
Zinema saioa Zinea 1 Aretoan (Tabakalera).
Jatorrizko bertsioan ingelesezko eta euskarazko azpitituluekin.
Ghost (Takashi Itô, 1984, 5 min.)
"Thunder egin nuenean airean flotatzen zuten irudiak sartzeko bururatu zitzaidan ideia probatu nahi nuelako sortu nuen lan hau. Fotogramaz fotograma filmatu zen lan guztia, esposizio luzeekin. Bizi nintzen enpresaren logelan filmatu nuen, gauerdian, lanetik etxera iritsi ondoren. Hil nintekeela ere pentsatu nuen, eguneroko patroia baitzen goizean bi ordu lo egin eta ondoren lanera joatea”.
Goodbye, Dragon Inn (Tsai Ming-liang, 2003, 85 min.)
Iraganean izan zuen distira galdu duen zinema-areto batean azkenekoz eman dute Dragon Inn, King Hu zuzendariaren kultuko filma. Atzerritar bakarti bat garaiz iritsi da ia hutsik dagoen aretora, azken emanaldia ikustera. Proiektorearen atzean elkartzen diren itzal eta mamuak igarotzen dira aretoan zehar. Non daude garai batean zinema-aretoa betetzen zuten ikusleak?
exÓRBITA EQZEren 2022-2023 Ikasturteko Komisariotza arloko ikasleek antolatutako programa da.