Programa publikoak /

ExÓrbita: Les Maîtres fous (Jean Rouch, 1955) + Fiestas (Mary Jimenez, 1988)

2023/04/20
18:00
Proiekzioa

Zinema, gorputzak eta espazio liminalak

Zinema saioa Zinea 1 Aretoan (Tabakalera).

Jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin.

Les Maîtres fous (Jean Rouch, 1955, 28 min.)

Les Maitres Fous obrak Hauka kultuko errituak erakusten ditu; kultu hori asko hedatu zen mendebaldeko Afrikan hogeiko eta berrogeita hamarreko hamarkaden bitarteko urteetan. 1954an, praktikatzaile-talde txiki baten urteko errituan grabatu zuen Jean Rouchek, Accran. Hiritik ordu gutxira dagoen landetxe batean egin dute zeremonia: Haukak trantzean sartu dira, eta mendebaldeko botere kolonialei lotutako espirituak jabetu dira haietaz.


Fiestas (Mary Jimenez, 1988, 57 min.)

Andeetako jendearentzat nia eta mundua ez dira bereizten. Mendebaldeko gizakiaren estutasuna bereizketa horretatik etorriko litzateke. Peruko Andeetako hiru ospakizunen ikuspegi poetiko eta gogoetatsua.


exÓRBITA EQZEren 2022-2023 Ikasturteko Komisariotza arloko ikasleek antolatutako programa da.

SARRERAK