#programacion_publica# /
AZTARNAK: The Bewilderment of Chile (Lucia Seles, 2025)
18:00 20:00
- Prezioa: Sarrera librea edukiera bete arte
Gizon bat oinez doa La Platan barrena, bakarrik; galduta dabil, noraezean. Inork ez dio erakusten itzultzeko bidea, baina nora itzultzekoa den ere ez dakigu. Filmean nabari da Selesen estilo ezaguna, non ingelesa eta gaztelania nahastu egiten diren hirugarren hizkuntza bat sortzeko. Pelikulak La Platako bizitzako hainbat egoera aurkezten dizkigu, hala nola Ritz gozotegien jabe den familiarena, García Pelayo anaia mitikoak buru dituela. Egilearen ikuspegi erromantikoak eta kolektibo eta gozotegiei begirako maitasun eternalak etengabe aldatzen ari den hiri industrializatu baten erdian bizirik dirauen maitasun- eta laguntasun-istorio bat sortzen dute.
AZTARNAK EQZEren 2023-2024 Ikasturteko Komisariotza arloko ikasleek antolatutako programa da.