Programa publikoak /
Rosina Prado, zinemagilea erbestean
17:00 19:00
- Lekua: EQZE Zinema
- Prezioa: Sarrera librea edukiera bete arte
Rosina Prado (Cartagena, 1935) gerra zibilaren ondoren SESBn eta Kuban erbesteratutako zinemagile espainiarra izan zen. Ekainaren 9an, EQZEko zinemak haren figuraren eta lanaren inguruko topaketa bat hartuko du, eta haren barruan Prijodiat y ujodiat poezda (Trenen joan-etorria, 1961) filmaren digitalizazio berria emango da, Moskuko VGIKen igaro zituen urteetan filmatu zuen film laburra.
Rosina Prado (Cartagena, 1935) 1939an, gerra zibilaren amaieran, Sobietar Batasunean erbesteratutako zinemagile espainiarra izan zen. 1956. eta 1961. urteen artean Zinema Zuzendaritzako ikasketak egin zituen Moskuko VGIKn. Han ikasten ari zela Prijodiat y ujodiat poezda (Trenen joan-etorria) film laburra filmatu zuen, Pradok Kubara migratu zuen 1961ean, familiarekin batera, eta, han, bost film egin zituen ICAIC institutuaren zinema-estudioetan. Graduatzeko asmotan Moskura denbora-tarte labur baterako itzuli ostean, Rosina Prado 1977an itzuli zen Espainiara, 38 urteko erbestealdi luzearen ondoren. Emakume zinemagile eta erbesteratu antifaxista izateak, zinemaren historiatik ezabatua izatea ekarri du.
Elías Querejeta Zine Eskolako “Trenen joan-etorria” ikerketa-proiektuaren parte den mintegi honek Sonia García López (UC3M), Masha Salazkina (Concordia University) eta Carolina Cappa (EQZE) biltzen ditu, Pedro Sevil Prado —zinemagilearen semea— eta Niños de Rusia elkarteko kide den Gonzalo Barrenarekin batera. Topaketa horren testuinguruan, Susel Legón, Alexander Kröner eta Nita Kruger Hidalgo EQZEko Artxiboa Masterreko ikasleek 2026an eskolan egindako Prijodiat y ujodiat poezda filmaren digitalizazio berria aurkeztuko dute.