Programa publikoak /
AZTARNAK: Sanrizuka: Heta Buraku-no Hitobito / Sanrizuka: Bigarren gotorlekuaren nekazariak (Ogawa Productions, 1971)
17:00
- Lekua: EQZE Zinema
- Prezioa: Sarrera librea edukiera bete arte
Sanrizuka: Heta Buraku-no Hitobito (Sanrizuka: Bigarren gotorlekuaren nekazariak) (Ogawa Productions, 1971)
Gerraosteko Japonia behartutako modernizazio prozesu batean murgilduta dago. 1966an Tokioko nazioarteko aireportu berria eraikitzeko planak iragarri ziren, hiritik 60 kilometrora, Sanrizukan. Gobernuak nekazariak derrigorrez lekualdatzeak Japoniako modernitateko mugimendu sozial handienetako bati hasiera eman zion. Erresistentziaren bihotzetik, Ogawa Productions kolektiboak 1968 eta 1977 urteen artean zazpi film grabatu zituen laborarien lurraren defentsari buruz. 1971n, serieko laugarrena filmatu zuten: Sanrizuka: Bigarren gotorlekuko nekazariak.
Indarkeria areagotu egiten da: natura suntsitzen da eta nekazariak zapaltzen dituzte. Lubakiak, dorreak, barrikadak eta tunelak eraikitzen dira, hondeamakinen eta indar polizialen oldarraren aurrean lurrak defendatzeko. Transmisio dorretik landa osoan entzuten da: «Sanrizuka bizi da: ez dago dudarik udaberrian sortuko direla kimuak lur honetatik».
AZTARNAK EQZEren 2023-2024 Ikasturteko Komisariotza arloko ikasleek antolatutako programa da.