Programa publikoak /
AZTARNAK: Nightcleaners (Berwick Street Collective, 1975)
17:00
- Lekua: EQZE Zinema
- Prezioa: Sarrera librea edukiera bete arte
Nightcleaners (Berwick Street Collective, 1975)
Gauean, hiria lo dagoen bitartean, emakume talde batek bulegoak garbitzen ditu Londresen. Nightcleaners-ek garbitzaileen lan baldintzak eta hirurogeita hamarreko hamarkadan Erresuma Batuan bultzatu zituzten antolaketa saiakerak jorratzen ditu. Modu zatikatu batean, filmak prozesu hori jarraitzen du, ahots eta egoera desberdinei lekua utziz, eta oso agerikoa ez den errealitate batera hurbilduz: lan jardunaldi luzeak, euren arteko topaketak eta euren borroka definitu zuten zailtasunak.
1970etik laurogeiko hamarkadaren erdialdera, Berwick Street Film Collectivek filmografia bat garatu zuen, eta hirurogeita hamarreko hamarkadan zinema dokumental britainiarraren abangoardia gisa ezagutu zenari lagundu zion. Bere obrak garaiko frikzio politiko eta sozialak dokumentatu zituen, sindikatu eta langile komunitate ezberdinek gobernuaren aurrean izandako liskarrak irudikatuz.
AZTARNAK EQZEren 2023-2024 Ikasturteko Komisariotza arloko ikasleek antolatutako programa da.