#programacion_publica# /
Hipotesiak 2026 (Hirugarren jardunaldia)
10:00 19:30
- Lekua: EQZE Zinema
- Prezioa: Sarrera librea edukiera bete arte
“Hipotesien garaia” Elías Querejeta Zine Eskolako hiru masterretako —Artxiboa, Komisariotza eta Sorkuntza— ikasleek ikasturtean zehar landu dituzten proiektuak erakusten dituzten jardunaldiak dira.
Kasu gehienetan, osatu gabeko prozesuak dira eta forma desberdinak hartzen dituzte: ikus-entzunezko ondarea zaharberritzeko eta zaintzeko planak eta ekintzak, ikerketa-proiektuak, argitalpen-proposamenak eta zinema-programazioko proposamenak, erakusketak, instalazioak eta garapen-fasean dauden filmak. Aurten, eskolako ikerketa-jarduerarekin eta ikasleek egindako lanekin lotutako izenburuen hautaketa batek osatzen du programa.
PROGRAMA OSOA DESKARGATU [pdf]
PROGRAMA
10:00-10:45
La imagen después de la imagen. Cine, conectividad y cultura visual post-Internet
Javier Esteban Navarro
DIZIPLINA ANITZEKO PROIEKTUA
Makinaren erritmoa bizkortu egiten da. Makina aldatu, eraldatu eta erreproduzitu egiten da. Makinak erregistratu egiten du. Gainezka egiteko zorian dago. Makina beste makina batzuekin konektatzen da. Makinek erregistratzen jarraitzen dute. Makinen fluxu azeleratuaren erdian, gizakiak antolatu egiten dira.
10:45-11:30
Mi cámara no miente: venturas y desventuras del documental independiente chino
Yerai Martínez Velasco
IKERKUNTZA PROIEKTUA
Txinako zinema independentearen historiako kapitulu galdu bati buruzko ikerketa aplikatua, SWYC Experimental Group-en filmak eta horiek Tiananmen plazako protestekin eta 1989ko ekainaren 4ko errepresioarekin duten lotura ardatz hartuta.
12:00-13:00
Eclipse, ou, o que não se vê
Amir Shams
FILMA
Fedeari eta ikusezinari buruzko hiru gogoeta, eguzki-eklipse berberaren pean gertatzen diren hiru istorio.
15:00-15:45
Ordo Virtutum
Ioanna Filippopoulou
FILMA
María-Destinak, atsekabez beteriko operako divak, bidaia bati ekiten dio munduan, desertuan eta bere kontzientzian barrena. Bidaian, aurre egin behar die bakardadearen, espiritualtasunaren eta komunitate bateko kide izateko beharraren arteko gatazkei.
15:45-16:30
El retablo
Helena Flò Monteagudo
PROGRAMA PUBLIKOA
“El retablo” programak aztergai ditu arkitektura sakratuaren eta zinema esperimentalaren arteko elkarrekikotasunak, materiaren eta transzendentziaren arteko marruskadura lurraldeak bailiran. Zinema hedatuaren saiakeraren eta performancearen bidez, proiektuak espazioa aktibatzen du, gorputz sentikor eta gailu erritual gisa, eta birsakralizazio eragiketa bat proposatzen du.
17:00-17:45
Una mirada desde la alcantarilla puede ser una visión del mundo
Delfina Vázquez
DIZIPLINA ANITZEKO PROIEKTUA
Ikusi ezin den erreka bat aurkitu nuen, zementuaren azpitik egiten duen orroa eta darion usaina soilik senti ditzaket. Zinema erabiltzen dut ezkutuan geratzeari uko egiten dion ur horri irudia emateko. Bidean, beren gorputza eta ingurunea filmaren gainean inprimatzen dituzten hainbat artista aurkitu nituen.
18:00-19:30
PROIEKZIOA
I Have Graduated! (SWYC Experimental Group, 1992, 92 min)
JB txineraz, azpitituluak ingelesez.
Tiananmengo gertaerek eta horien ondorioek ikasle talde bat bere etorkizunaz berriro pentsatzera bultzatu dute. Pekingo hainbat unibertsitatetan ikasketak amaitu berri dituzten gazteak elkarrizketatzen dituzte Wang Guangli eta Shi Jian dokumentalgileek. Haien testigantzetan ziurgabetasun profesionala, akademikoa eta pertsonala agertzen dira.
Parte-hartzaileak: Yerai Martínez Velasco.
“Mi cámara no miente: venturas y desventuras del documental independiente chino” proiektuari lotutako emanaldia.
Aurkezpenak, proiekzioak eta gainerako jarduerak programan adierazitako orduan hasiko dira.
Parte-hartzaileei zor zaien errespetuagatik, aurkezpen bakoitza hasi ondoren ezin izango da espaziora sartu hura amaitu arte.
Programak azken orduko aldaketak izan ditzake. Sarrera librea da edukiera bete arte.