#programacion_publica# /
Hipotesiak 2026: Liban/Guerre (Rania Stephan, 2006) + A Drone Story (Laura Menassa, 2025)
11:30 13:30
- Lekua: San Telmo Museoa
- Prezioa: Sarrera librea edukiera bete arte
Liban/Guerre (Rania Stephan, 2006, 47 min)
2006ko uztailean Israelek Libanoren aurka egindako gerraren premian grabatutako zortzi bideo labur hauek jasotzen dute nola moldatu ziren libanoar arruntak egunerokoan, gatazkak iraun bitartean eta amaitu berritan. Komunikabideen zalaparta eta handikeriatik urrun, gerraren tragedia apaltasunez eta soiltasunez erregistratzen da.
A Drone Story (Laura Menassa, 2025, 10 min)
Isiltasunaren zamak lekua uzten dio hiriko zarataren barruan etengabe entzuten den burrunba bati, eta burrunba hori hazi egiten da, jasanezin bihurtu arte. Eguneroko bizitzako pasarteen bidez, filma indar ikusezin batekiko elkarrizketa isil gisa zabaltzen da: egunero zelatatzen eta jazartzen duen indarra, eta gerra errutinan, pentsamenduan eta gorputzean nola sartzen den agerian uzten duena.
Proiekzioaren ondoren, solasaldia Margaux Chalançon ikus-entzunezko artxibozainarekin eta Palmira Sabaté instalazioaren komisarioarekin.
“Habitar la imagen. Diarios de resistencia” instalazioari lotutako saioa. Instalazioa San Telmo Museoko liburutegian dago ikusgai, azaroaren 24tik abenduaren 18ra. Proiektua lehen jardunaldian aurkeztuko da, abenduaren 9an, asteazkenean, 17:00etan.
Instalazioa Hipotesiak 2026 programaren parte da.