Proyectos de investigación /

Yo las he visto andar y andar sin saber a dónde ir

Nik ikusi ditut ibili eta ibili, nora joan ez dakitela
Rosina Pradoren zinema babestea

Proiektu honek Rosina Prado zinemagilearen zinemaren azterketa eta zaintza proposatzen ditu. Prado 1935ean Espainian jaiotako zinemagilea izan zen, 1961era arte Sobietar Batasunean erbesteratua egon zena, eta Kubako Zinema eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren (ICAIC) langilea 1961etik 1967ra bitartean.   

Proiektu honek Rosina Prado zinemagilearen zinemaren azterketa eta zaintza proposatzen ditu. Prado 1935ean Espainian jaiotako zinemagilea izan zen, 1961era arte Sobietar Batasunean erbesteratua egon zena, eta Kubako Zinema eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren (ICAIC) langilea 1961etik 1967ra bitartean.   

Rosina Prado Cartagenan (Espainia) jaio zen 1935ean eta familiarekin Sobietar Batasunera erbesteratu zen Espainiako gerra zibilaren amaieran, 1939an. 1955 eta 1961 bitartean, Zuzendaritza Zinematografikoa ikasi zuen VGIK unibertsitatean: Aleksandr Dovzhenko izan zen haren tutoreetako bat eta Prijodiat y ujodiat poezda (Trenen joan-etorria) zuzendu zuen. 1961an bertan behera utzi zituen ikasketak eta Kubara migratu zuen gurasoekin eta bere haurtxoarekin; urte hartatik 1967ra, zuzendari-lanetan aritu zen ICAICen Estudio Zinematografikoetan. Han zuzendu zituen bere filmografia osatzen duten gainerako film labur dokumentalak: Ismaelillo (1962), Palmas cubanas (1963), ¿Qué es lo bello? (1965), La llamada del nido (1966) eta El zoológico (1968). 1968an beste dokumental bat zuzentzen hasi zen (Reportaje sobre Cabo Cruz), baina filmaketa bertan behera utzi behar izan zuen, urakan baten eraginen ondorioz. Rosina Pradok ez zuen beste filmik egin. Emakume zinemagilea eta erbesteratu antifaxista izateak Rosina Prado zinemaren historiatik ezabatzea ekarri zuen. Izan ere, zinemagile ezezaguna da oro har.  

Proiektuaren lehen urtean, Prijodiat y ujodiat poezda (Trenen joan-etorria) filmaren digitalizazioa egin zen; Pradok VGIK-en (Gerasimov Zinematografia Errusiar Unibertsitatea, Sobietar Batasuna) ikasten ari zela egin zuen filma. 35 mm-ko proiekzio-kopia bat zinemagileak Espainiako Filmotekan utzi zuen, degradazio aktiboan eta zaharberritzearen zain zegoelako. Lanak Moskuko zinema-eskolaren eta ikasleen pelikulen estatusaren gaineko ikerketa ere landu zuen.  

 Bigarren urtean, proiektuak Ismaelillo (1961) eta Palmas cubanas (1962) lanen azterketa eta zaintza proposatzen ditu, Rosina Pradok iraultza osteko Kuban egin zituen lehen bi filmak hain zuzen ere.  

Proiektuak jarraipena ematen die espainiarrek erbestean eginiko zinemagintzari buruz EQZEn aurretik landutako beste ikerketa-ildo batzuei, hala nola En el balcón vacío (Jomí García Ascot, 1961) zaintza-proiektuari. Jarraitutasun hori ez da tematikoa bakarrik, baizik eta baita metodologikoa ere: diziplinarteko ikerketa bat da, helburu duena filmak babestea, baita haien historia eta testuingurua aztertzea ere. Ikerketak, beraz, artxibo-praktikak eta ikerketa historikoa uztartuko ditu, artxibo-erakundeetan gordetako material zinematografikoa berreskuratzetik abiatuta.  

Era berean, proiektuak Espainiako gerra zibilean Sobietar Batasunera erbesteratu ziren eta han zinema-lanbideetan prestakuntza jaso zuten haur espainiarren zinema-lana identifikatu, aztertu eta zaintzea du helburu. Ikerketa-proiektu honek Errusiako ume haien lan artistikoa identifikatzea eta aztertzea proposatzen du, baita diktadura frankista betean erbesteratu edo aberriratu gisa egin zituzten lan zinematografiko batzuk zaintzea ere.  

Fitxa teknikoa

Ikerketa-ekintza
Ikertzaile nagusiak: Sonia García López, Carolina Cappa
Ikertzaile kidetua: Masha Salazkina
Lotutako erakundeak: Madrilgo Carlos III.a Unibertsitatea, Concordia University, Espainiako Filmoteka, Arte eta Industria Zinematografikoen Kubako Institutua
Kronologia: sortu berria