Programa publikoak /

AZTARNAK: El tercer paisaje (Julen Etxebarria, 2024) + Jauja (Lisandro Alonso, 2014)

2026/02/15
17:00
  • Prezioa: Sarrera librea edukiera bete arte
Proiekzioa

 El tercer paisaje (Julen Etxebarria, 2024, 12 min.) 

Mikrosphaerella dearnessi onddoa Omako Baso margotua infektatzen ari da, Agustin Ibarrola artista euskaldunaren land Art-en lana. Deskonposatzen ari den basoari behatzeko, filmeko zeluloidearekin hitz egin behar da. Zeluloidea ere materia bizia da, eta denboraren eraginpean dago, eta bilakaera material berean parte hartzen du.


Jauja (Lisandro Alonso, 2014, 110 min.)

Antzinakoek, Jauja lurralde mitologiko oparo eta zoriontsu bat zela zioten. Espedizio asko saiatu ziren hori egiaztatzeko lekua bilatzen. Denborarekin, kondaira neurriz kanpo hazi zen. Ziurtasunez dakigun gauza bakarra, lurreko paradisu hori aurkitzen saiatu ziren guztiak bidean galdu zirela da.

Jauja gizon batek bere alaba aurkitzeko egiten duen bilaketa etsiaren istorioa da, leku ezezagun batera eramango duen bilaketa bakartia. Paradisuzko lurralde baten esplorazioa ezinezko mugetarantz doan espiral batean bihurtzen da, etorkizun batera ailegatu nahi bada, arreta orainera itzultzeko keinua aldarrikatuz.


AZTARNAK EQZEren 2023-2024 Ikasturteko Komisariotza arloko ikasleek antolatutako programa da.