#programacion_publica# /

Hipotesiak 2026 (Bigarren jardunaldia)

“Giro postal” proiektuko irudia
“Giro postal” proiektuko irudia
2026/12/10
10:00 19:15
  • Lekua: EQZE Zinema
  • Prezioa: Sarrera librea edukiera bete arte
Master amaierako lanen aurkezpenak
Instalazioa
Proiekzioa

“Hipotesien garaia” Elías Querejeta Zine Eskolako hiru masterretako —Artxiboa, Komisariotza eta Sorkuntza— ikasleek ikasturtean zehar landu dituzten proiektuak erakusten dituzten jardunaldiak dira.

Kasu gehienetan, osatu gabeko prozesuak dira eta forma desberdinak hartzen dituzte: ikus-entzunezko ondarea zaharberritzeko eta zaintzeko planak eta ekintzak, ikerketa-proiektuak, argitalpen-proposamenak eta zinema-programazioko proposamenak, erakusketak, instalazioak eta garapen-fasean dauden filmak. Aurten, eskolako ikerketa-jarduerarekin eta ikasleek egindako lanekin lotutako izenburuen hautaketa batek osatzen du programa.


PROGRAMA OSOA DESKARGATU [pdf]

BESTE IKASTURTEETAKO PROIEKTUAK IKUSI

PROGRAMA

10:00-10:45

Giro postal

Laura Bermúdez

PROGRAMA PUBLIKOA

Postal bat kontraesan etengabea da: aurrealdea/atzealdea, hitza/irudia, subjektiboa/objektiboa, intimoa/publikoa. Postalak kutxa eta tiraderetan gordetzen dira. Eskuak sartu behar dira kutxan, eta postalak banan-banan berrikusi. Zer dakar berekin postal bati buelta emateak? Zer eskuk gaindi dezakete pantailaren bidimentsionaltasuna hori egiteko?


10:45-11:30

Diario de un fundido

Pablo Salvador Boido

FILMA

Federicok bere historia eta ezkerreko militantzia politikoarekin lotura duen bere familiarena aztertzen ditu. Argentinan herri-matxinada lehertzen da eta poliziaren balek kide bat hiltzen dute. Nola gainditu daitezke porrotak denak behea jotzen duenean ere?


12:00-12:45

Una cinta vuelve a girar

Victoria Irene Barco

DIZIPLINA ANITZEKO PROIEKTUA

Zerk iraun dezake galtzeko zorian dagoen zinta magnetiko bateko istorio batetik? Budge pregunta, seguirá preguntando (Tulio Cosentino / Se puede, se debe Taldea, 1987) dokumentaletik abiatuta, proiektu honek aztergai du ikus-entzunezkoen babesa, praktika material, politiko eta afektibo gisa. Euskarriaren hauskortasunaren, artxiboaren prekarietatearen eta indarkeriaren aztarnen aurrean, helburutzat du berraktibatzea gu interpelatzeko, loturak sortzeko eta gaur egun oraindik ere galderak sortzeko gai izango diren irudiak eta memoriak.


15:00-15:45

Bitartean: una guía para ganar el tiempo

Ekhiñe Urra Unanua

ARGITALPENA

Bitartean gida praktiko bat da eta aisia ulertzeko dugun moduari buruz ez ezik, artearekin eta sormenarekin dugun harremanari buruz ere hausnartzeko gonbidapen bat. Lehenengo liburukian, gune autogestionatu batean Elhadji zineklub sortzearen esperientziatik abiatuta, kontrakultura ezagutzeko eta praktikatzeko tresna malguak eta benetako ikaskuntzak eskaintzen ditu.


15:45-16:30

Femmes de ménage

Ágata De Pinho

FILMA

Ágata zinemagile portugaldar bat da eta Luxenburgora joan da garbiketako langile gisa lan egitera. Han, laguntza-talde bat aurkituko du, lan-esplotazioaren aurka borrokatzen duten beste emakume immigrante batzuen artean. Femmes de ménage lanak hainbat gai lantzen ditu: generoa, klase soziala, migrazio-esperientzia eta gizartea sostengatzen duen gaizki baloratutako lana, besteak beste.


17:00-17:45

Fuera de campo: notas para la preservación de Autrement, la Molussie de Nicolas Rey

Leonor Guerra

IKUS-ENTZUNEZKOEN BABESA

Proiektu honek ikertzen du Nicolas Reyren lan zinematografikoaren materialtasuna, uztartuta, alde batetik, haren ekoizteko prozesu artesanalen azterketa; bestetik, babes fotokimikoko estrategien garapena. Ikerketaren helburua da ulertzea nola bidera ditzaketen obraren berezitasun teknikoek eta poetikoek babesteko erabakiak, eta nola lagun dezaketen interpretazio eta zirkulazio modu berriak sortzen.


18:00-19:15

PROIEKZIOA

Budge pregunta, seguirá preguntando (Mario Celestino alias Tulio Cosentino / Grupo Se puede, se debe; 1987, 67 min)

JB gaztelaniaz.

Filmak Ingeniero Budgen, Buenos Airesen kanpoaldeko auzo batean, 1987an gertatutako polizia-sarraski bat kontatzen du, eta auzo horretako bizilagunek hiru gazteren hilketa birsortzeko egin zuten performancea jasotzen du.

Parte-hartzaileak: Victoria Irene Barco.

“Una cinta vuelve a girar” proiektuari lotutako emanaldia.



Aurkezpenak, proiekzioak eta gainerako jarduerak programan adierazitako orduan hasiko dira.

Parte-hartzaileei zor zaien errespetuagatik, aurkezpen bakoitza hasi ondoren ezin izango da espaziora sartu hura amaitu arte.

Programak azken orduko aldaketak izan ditzake. Sarrera librea da edukiera bete arte.