#programacion_publica# /
Hipotesiak 2026 (Bostgarren jardunaldia)
10:00 19:00
- Lekua: EQZE Zinema
- Prezioa: Sarrera librea edukiera bete arte
“Hipotesien garaia” Elías Querejeta Zine Eskolako hiru masterretako —Artxiboa, Komisariotza eta Sorkuntza— ikasleek ikasturtean zehar landu dituzten proiektuak erakusten dituzten jardunaldiak dira.
Kasu gehienetan, osatu gabeko prozesuak dira eta forma desberdinak hartzen dituzte: ikus-entzunezko ondarea zaharberritzeko eta zaintzeko planak eta ekintzak, ikerketa-proiektuak, argitalpen-proposamenak eta zinema-programazioko proposamenak, erakusketak, instalazioak eta garapen-fasean dauden filmak. Aurten, eskolako ikerketa-jarduerarekin eta ikasleek egindako lanekin lotutako izenburuen hautaketa batek osatzen du programa.
PROGRAMA OSOA DESKARGATU [pdf]
PROGRAMA
10:00-10:45
Una imagen que son todas. Apuntes sobre destellos
Chiara Cucciniello Gómez
PROGRAMA PUBLIKOA
Eguzkiaren isla itsasoan, leihotik sartzen den argia, kristaletako argi-jokoa, eguzki-orban bat metalezko horma batean. Irudi distiratsuak, irudi gandutsuak, agertzen diren irudiak, lagun egiten diguten irudiak.
10:45-11:30
Gabak txoriekaz amesten dabenean
Joanes Rubio Arzanegi
FILMA
Enekok ezin du lorik egin. Atsedenik hartu ezinaz eta logelako lau hormen monotoniaz gogaituta, paseatzera ateratzea erabakitzen du. Lau gauez, noraezean, norbaiten bila dabil Eneko.
12:00-12:45
Por un rompecabezas: obsolescencia y preservación experimental de películas amateur de 9,5 mm en Argentina
Carolina Monti
IKERKUNTZA PROIEKTUA
Argentinan XX. mende hasierako 9,5 mm-ko film batzuen aurkikuntzaren ondoren, ikerketa honek aztergai ditu formatu zaharkitu baten historia eta (ber)erabilera praktikak, esperimentazio fotokimikoa, ikerketa eta artxiboen erreskate artesanala barne hartuta, zinemateka nazionalik gabeko herrialde baten ertzetan.
15:00-15:45
Naturalezas muertas (WORK IN PROGRESS)
Thomas Woodroffe
FILMA
Bainuetxe nudista batean, eguzkipean dago Antonia. Zortzi hilabeteko haurdun dago, gaitz arraro bat dauka, eta obsesio asegaitz bat garatzen du bere lagunak hilekoa duela nabaritu ondoren. Bere klasekoei erasotzeko gai ez denez, hondartza ilunean zelatan egoten da bertako gaueko biztanleak ezagutzeko.
15:45-16:30
Cine aficionado de Montevideo
Clara Lezama
IKUS-ENTZUNEZKOEN BABESA
Proiektuak Lapsus, Dimensiones eta Fede babestea du helburu, berrogeiko hamarkadaren amaierako Montevideoko mugimendu amateurraren hiru film adierazgarri. Mugimendu horrek zinema imajinatzen eta sortzen jakin zuen, zinema-industriarik ez zegoen herrialde batean. Sortu zirenetik hauskorrak izan dira; gaur egun ezin dira eskuratu, eta galtzeko arriskuan daude.
17:00-17:45
estrella
Julieta Acuña García
FILMA
Emakume bat ozeanoan galdutako ahizparen arrastoen bila dabil, Hego Pazifikoko herri urrun batean. Hilotz agertu berri baten zurrumurru lausoa herriko bizilagunengana heltzen denean, itxaropena eta obsesioa hasten dira emakumeak bere buruaz eta lekuaz beraz duen pertzeptzioa nahasten.
18:00-18:30
PROIEKZIOA
Por un rompecabezas (Eduardo Atencio, 1934, 12 min)
JB gaztelaniaz.
La Plata (Argentina), hogeita hamarreko hamarkadaren hasiera. Wylliams-i bi ordu geratzen zaizkio herentzia baten paperak sinatzeko, baina zerbaitek distraitu du bidean eta inork ez daki non dagoen. Erlojupeko kontaketa bat, muntaia-hipotesi batetik abiatuta eta aurkitutako materiala jasotzen duten 9,5 mm-ko bederatzi bobinatan oinarrituta eraikia.
Parte-hartzaileak: Carolina Monti.
“Por un rompecabezas” proiektuari lotutako emanaldia.
18:30-19:00
PROIEKZIOA
Retrato de una artista como ser humano (Narcisa Hirsch, 1973, 16 min)
JB gaztelaniaz.
Retrato de una artista como ser humano dokumentalean, Narcisa Hirsch-ek bere lana eta Marie Louise Alemann-ekin eta Walther Mejíarekin egindako happeningak errepasatzen ditu bere filmen grabazioetatik abiatuta. Film horien hondakinak jai-giroko erritual batean suntsitzen ditu. Hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasierako kontrakulturaren umorearekin eta optimismoarekin egindako filma. EQZEn digitalizatu eta zaharberritu zen 16 mm-ko bi proiekzio-kopia oinarri hartuta, Buenos Airesko Narcisa Hirsch Filmotekarekin elkarlanean.
Aurkezpenak, proiekzioak eta gainerako jarduerak programan adierazitako orduan hasiko dira.
Parte-hartzaileei zor zaien errespetuagatik, aurkezpen bakoitza hasi ondoren ezin izango da espaziora sartu hura amaitu arte.
Programak azken orduko aldaketak izan ditzake. Sarrera librea da edukiera bete arte.