#programacion_publica# /
Hipotesiak 2026: Habitar la imagen. Diarios de resistencia
- Lekua: San Telmo Museoa
- Prezioa: Sarrera librea edukiera bete arte
Habitar la imagen. Diarios de resistencia (Palmira Sabaté)
“Habitar la imagen” lanak Libanoko, Palestinako eta Egiptoko gatazka eta mobilizazio politikoko testuinguruetara hurbiltzeko moduak aztertzen ditu argazkigintzatik eta ikus-entzunezkoetatik. Proposatzen duen ibilbidean afektibitatea erresistentzia-eremu gisa eta begiratzeko, nork bere burua ezagutzeko eta jarrera hartzeko espazio gisa azaltzen da.
Instalazioak Libanon, Egipton eta Palestinan erresistentzia politikoko testuinguruetan egindako zenbait argazki-liburu biltzen ditu. Argazki- eta film-egunkarien bitartez, lanek gatazken gaineko begirada intimoa aurkezten dute, nagusi diren narratiba mediatikoetatik at.
San Telmo Museoa (liburutegia). Azaroaren 24tik abenduaren 18ra. Astearte eta ostegunetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara; asteazken eta ostiraletan, 10:00etatik 14:00etara.
Proiekzioa eta solasaldia Margaux Chalançon eta Palmira Sabatérekin: Liban/Guerre (Rania Stephan, 2006) + A Drone Story (Laura Menassa, 2025). Azaroaren 28a, larunbata, 11:30.
Proiektuaren aurkezpena: abenduaren 9a, asteazkena, 17:00.
Bisita gidatua Palmira Sabaté eta Ekhiñe Urra Unanuarekin: abenduaren 12a, larunbata, 11:30.
Instalazio hau Hipotesiak 2026 programaren parte da.