Publikazioak /
Historias extraordinarias
Buenos Aires probintziako misterioak: panpa, ibaia, errepideko hotelak. Hiru bakartiren –X, Z, H– abenturak, non haien helmugak ez diren inoiz gurutzatzen. Tiro bat. Beste tiro bat. Tiroketa bat bete-betean. Arkitekto zital bat. Apustu bat, altxor bat.
Gure asmoa, gure sekulako asmoa izan da esperimentatzea abenturaren eta intrigaren jainko zahar eta ahaztuekin, eta horiek berpiztea nolabait. Posible al da, gure garai hauetan oraindik, lurpetik ateratzea fikzio handiak ekintza nostalgiko edo anakroniko bat, garaiz kanpoko maskara dantza triste bat egin gabe? Galdera hori izan da (oraindik erantzuteko kapaz ez naizena) hats eman diona filmari. (...) Nire ustez, bi xedek gidatzen dute istorio hauen bilakaera: bidaien zoriontasunak, kontatzeko zoriontasunak.
Mariano Llinás
Caimán Cuadernos de Cine, OUFF, Tabakalera, Elías Querejeta Zine Eskola eta IBAFF-Murtziako Nazioarteko Zinema Jaialdiak Mariano Llinásen Historias extraordinarias filma editatu zuten 2017an.
Biografia
Mariano Llinás (Buenos Aires, Argentina, 1975) zuzendaria eta gidoilaria da, El Pampero Cine zinemagile taldeko kidea, Laura Citarella, Alejo Moguillansky eta Agustín Mendilaharzurekin batera. 2002an, lehen film luzea egin zuen, Balnearios izenekoa. 2008an, bigarren pelikula, Historias Extraordinarias, kritikariek txalotu eta Argentinan arrakasta eta oihartzun handia izan zuena. Azken film luzea, La Flor (2018) Bafici jaialdiaren azken edizioan estreinatu zen, sari nagusia irabaziz. Gero, nazioarteko festibal ospetsuetan lehiatu da, hala nola Locarno, Toronto eta New Yorken, baita Viennalen ere, arrakasta handia lortuz publikoaren eta kritika espezializatuaren artean.
Fitxa teknikoa
Zuzendaria: Mariano Llinás
Gidoia: Mariano Llinás
Argazkia: Agustín Mendilaharzu
Musika: Gabriel Chwojnik
Aktoreak: Klaus Dietze, Eduardo Iacono, Walter Jakob, Mariano Llinás, Horacio Marasi, Ana Livingston, Agustín Mendilaharzu, Santiago Mitre, Esteban Lamothe, Mariana Mitre, Elisa Carricajo
Iraupena: 245 min.
Urtea: 2017