Publikazioak /

ZINE03

ZINE: ikerketa zinematografikorako koadernoak bildumaren hirugarren alean, Koldo Izagirreren ez-animaziozko zinea aztertzen da, eta garaiko beste literatur ekoizpen batzuekin alderatu, zenbait lotura estetiko eta politiko ezarriz. Bestalde, Antxon Eceizaren bilakaera ideologiko eta zinematografiko konplexua berrikusten duen dosier bat dago ZINEren hirugarren alean, donostiar zinemagilearen artxibo pertsonaleko zenbait material argitaragabetan oinarritzen dena.

Argitalpenaren edukiak:

01. Desliluraren beste gramatika bat: Koldo Izagirreren azken zinemagintza (1989-1992) (Beñat Sarasola)
02. Ez al duzu ikusten? Zalantzazko bidaia Antxon Eceizaren artxibo pertsonalean barrena
* Sarrera (Maialen Beloki Berasategui)
* Film bat idatzi (deskribatu) zuen psikiatra (Irati Crespo)
* Antonio maitea: Antzon! Antchon? Antón? (Maialen Beloki Berasategui)

ZINE: ikerketa zinematografikorako koadernoak Elías Querejeta Zine Eskolak (EQZE), Donostia Zinemaldiak eta Euskadiko Filmategiak argitaratutako argitalpen akademiko bat da. ZINEren helburua ikerketa originalak argitaratzea da, ikasketa zinematografikoen arloan espezializatutako ezagutzari ekarpena egiteko edozein diziplinatatik hurbilduta.

Fitxa teknikoa

Egilea: Hainbat egile
Editoreak: Elías Querejeta Zine Eskola, Filmoteca Vasca, SSIFF
Orrialde kopurua: 58
ISSN: 279-6753
Urtea: 2022