Publikazioak /

ZINE04

ZINE: ikerketa zinematografikorako koadernoak aldizkariaren laugarren alean Harun Farockiren metodologia didaktikoa eta horren aplikazioa praktika zinematografikoan jorratu dira, eta osagarri gisa, Deutsche Film- und Fernsehakademie Berlin (DFFB) akademiaren artxiboko zenbait dokumentu argitaragabe jaso dira.Beste bi proiektu pedagogiko ere bildu dira argitalpenean: bi propaganda filmen inguruko esperimentu hezitzaile baten berreraikuntza Londresen eta Boliviako meatzarien zine komunitarioko tailer bat.

Argitalpenaren edukiak:

01. Nola irakasten zuen Farocki-k (Volker Pantenburg)
02. Bi aztergai
* Record of War berregiten (Brighid Lowe eta Henry K. Miller)
* Ekoizpena desmitifikatuz zinema herriari itzuli: Meatze Zinemako Lantegia (Bolivia, 1983) (Isabel Seguí)

ZINE: ikerketa zinematografikorako koadernoak Elías Querejeta Zine Eskolak (EQZE), Donostia Zinemaldiak eta Euskadiko Filmategiak argitaratutako argitalpen akademiko bat da. ZINEren helburua ikerketa originalak argitaratzea da, ikasketa zinematografikoen arloan espezializatutako ezagutzari ekarpena egiteko edozein diziplinatatik hurbilduta.

Fitxa teknikoa

Egilea: Hainbat egile
Editoreak: Elías Querejeta Zine Eskola, Filmoteca Vasca, SSIFF
Orrialde kopurua: 74
ISSN: 279-6753
Urtea: 2023