Kultura Ondasunen Kontserbazioan eta Zaharberritzean graduduna da, Valentziako Unibertsitate Politeknikoan. Graduko ikasketak amaitu zituenean, Bilbora joan zen, eta han, Arte Garaikidearen Kontserbazioa eta Erakusmoldeak Masterra egin zuen UPV/EHUn. Sofia Erregina Arte Zentroaren Museo Nazionalaren berrantolaketa berrian parte hartu zuen, 2021. urtean, museoaren ikus-entzunezko obrak eta filmak zaharberritzeko sailean. Ikuspegi feministatik egindako bideoartea interesatzen zaio, eta Estíbaliz Sádabarekin elkarlanean aritu da, haren obra katalogatzeko, eta horrez gain, hari buruzko azterlan teoriko-praktikoa egin du, informazio guztia Master Amaierako Lanean jasota.
Profil honen azken eguneratzea: 2022