Julen Etxebarria Moral

Creación
Julen Etxebarria Moral (C05 (2022-2023))

Zineman graduatua Camilo José Cela unibertsitatean (aipamena Argazki Zuzendaritzan) eta Zinematografia masterra Kordobako unibertsitatean. Gaur egun doktorego tesia lantzen ari da; hain zuzen ere, Terrence Malick zuzendariaren filmografian muntaia zinematografikoari buruzko ikerketa da. Aurretik, offeko ahotsaren bilakaerarekin eta izaera sinbolikoarekin lotutako ikerlanak egin zituen zinemagile horri buruz. Zinemagile moduan, fikziozko film laburrak eta dokumentalak zuzendu ditu, hala nola: Sakura (2015), Eterno (2017) eta La guitarra (2018). Bere azken film laburra, Martxoaren 28a (2022), Getxoko Kultur Etxearen dirulaguntzari esker eta Tabakalerarekin elkarlanean egin du, eta jaialdiz jaialdi banatzen hasi berri da.

Profil honen azken eguneratzea: 2022