Maider Oleaga

Zinemagilea
Maider (Tutorea)

Maider Oleaga Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua eta zinema-zuzendaritzan diplomatua da (ECAM), 2014an Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterrarekin (EHU) osatu zituen bere ikasketak. Azken urteotan, proiektu ezberdinak idatzi eta zuzendu ditu, horien artean, dokumentalak. Muga deitzen da Pausoa (2018), Ikusmira Berriak egonaldi programan hautatua, Verabredung (2017) SEMINCI 2017ko Doc. España sekzioaren irabazlea eta Esperanza (Bolivia, 2012). Kuartk Valley (2021), bere azkenengo film luze dokumentala, Donostiako Zinemaldian (SSIFF) estreinatu zuen, Euskal Gidoigileen Elkarteko Euskal Gidoi Onenaren saria eta Irizar Sariaren aipamen bereziak jaso zituelarik. Fikziozko film laburrak ere idatzi eta zuzendu ditu: Neoi argiak ederreneanGure Oroitzapenak (2018) film kolektiboaren barne, Sitios prestados al aire (Mexico, 2010), IMCINEk film laburren proiektuetarako abiarazitako lehiaketaren irabazlea, Kinka (2021) ZENBIn estreinatua, Euskal gidoi onenaren saria jaso zuen bertan, eta Irrits (2022) Kimuak katalogorako aukeratua izan dena. Hainbat hezkuntza-proiektutan parte hartu izan du, hala nola Zinema (H)abian, Zineleku edo Sortegiak. Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle bezala ere aritzen da. 

Profil honen azken eguneratzea: 2022