Cecilia Barrionuevo

Komisarioa

Mar del Platako Nazioarteko Zinema Jaialdiko zuzendari artistikoa izan da azken lau edizioetan, eta 2010az geroztik programazio-taldearen parte da. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan masterra egin zuen "Documental de creación" atalean, eta Komunikazio Zientzietan lizentziatua. Neighboring Scenes: New Latin American Cinema-ko programatzailea da New York Cityko Film at Lincoln Center-e eta, aholkularia AntofaCine jaialdian, Txilen. Komisario gonbidatua izan da Documenta Madrid - Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdian bi ediziotan eta programa bereziak egin ditu UNIONDOCS - Center for Documentary Arterako (Estatu Batuak), MACBA - Buenos Airesko Arte Garaikideko Museorako (Argentina), Reina Sofía Museorako eta La Casa Encendidarako (Espainia), besteak beste. Unibertsitate, zinemaldi eta kultur programetako nazioarteko mintegi eta tailerretan irakasle eta mentore gisa lan egiten du. Proiektuak hautatzeko batzordeetako kide izan da nazioarteko jaialdi askotan, baita epaimahaikide hala nola Berlinalen, FIDMarseillen, Ficunamen eta Jeonju International Film Festivalen. Las Naves Cine bilduma elebiduna eta El libro de Imagen (Ed. Argentina), Qué será del cine: Postales para el futuro eta Cuadernos de Crítica 1 - Un nuevo mapa latinoamericano liburuetako editorea da besteak beste. 2021ean Harvard Universityko Film Study Centerreko Aholku Batzordeko kide izan zen eta 2020an Frantziako Kultura Ministerioak emandako Chevalier of the Arts and Letters ohorezko titulua eman zioten.

Profil honen azken eguneratzea: 2022