Catarina Vasconcelos zinemagile portugaldarra 1986an jaio zen Lisboan. Lisboako Arte Ederretako Fakultatean ikasi zuen eta Londresen jarraitu zituen graduondoko ikasketak. Bere graduazio proiektua eta lehen film laburra, Metáfora ou a tristeza virada do avesso Nazioarteko Film Labur Onenaren saria irabazi zuen Cinema du Reél zinema-jaialdian, eta nazioarteko hainbat jaialditan parte hartu zuen. Bere lehen film luzeak, A Metamorfose, dos Pássaros (2020), Berlinaleko New Encounters sailari amaiera eman zion eta hainbat sari irabazi ditu. Gaur egun, bere lehen fikziozko film luzea prestatzen ari da, Unfinished Painting.
Profil honen azken eguneratzea: 2022