Arrate Velasco

Kultur-proiektuen arduraduna eta ekoizlea
Arrate (Komisariotza)

 Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean (1998-2002). Arratek bere ibilbide profesionalaren zati bat Bruselan (Belgika) garatu du; zinema-banaketari laguntzeko Europa Creativa programan eta egile-dokumentalen ekoizpenean (Gsara asbl) lan egin du. 2014an Euskadira itzuli zen, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren proiektuan parte hartzeko. Proiektu horretan diziplina anitzeko hainbat kultur proiektu zuzendu zituen. Gainera, hainbat zinemalditan lan egin du: Festival de Cinémas d 'Espagne et L' Amérique latine (Brusela), Filmer à tout Prix (Brusela), Zinebi (Bilbo). 2018tik Elías Querejeta Zine Eskolako ikasketa-burua da. 

Profil honen azken eguneratzea: 2023