Inés Toharia ikertzaile independentea eta zinemagilea da. Literaturako eta zinemako ikasketak egin ondoren, Sorkuntza Dokumentalean Masterra egin zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta La Caixa fundazioaren beka bat eskuratu zuen, Erresuma Batuan ikus entzunezkoen errealizazioan trebatzeko. Ondoren, filmak zaintzean espezializatu zen L. Jeffrey Selznick School of Film Preservation eskolan (AEB), Fulbright beka batekin. Hainbat dokumental eta film labur zuzendu du, eta film artxiboetan eta filmak zaintzeko proiektuetan lan egin du (AEB, Mexiko, NBE, Espainia). FiSahara (Mendebaldeko Saharako Nazioarteko Zinema Jaialdia) abian jartzen kolaboratu zuen, eta hainbat proiekzio eta erakusketaren komisarioa izan da. Zinemaren historiari buruz idatzi du, nazioarteko jaialdien berri eman du, eta eskolak eta tailerrak eman ditu. 30 herrialdetan eman da bere azkeneko dokumentala, nazioartean ikus entzunezkoen ondarea zaintzeko egiten diren ahaleginak islatzen dituena.
Profil honen azken eguneratzea: 2023