Maria Aizpurua Ayastuy

Comisariado

Kazetaritza ikasi zuen Bartzelonako UAB unibertsitatean eta jarraian Psikokreatibitateko masterra, non Psikologia eta Komunikazio munduak sormenaren perspektibatik lantzen ikasi zuen. Bertan areagotu zitzaion zinearekiko duen griña, eta dokumentalen inguruko ikasketak egiten hasi zen. Hainbat dokumentaletan parte hartu du eta horietako azkena zuzendu eta ekoizteko aukera eta plazerra izan zuen independienteki. Hau horrela, dokumentalen munduan murgildu eta Copenhagen-eko CPH:DOX Zine Dokumental Jaialdi Internazionalean parte hartu zuen bi urtez, gonbidatuen kudeaketa eta produkzio lanetan. Behin han, BUSTER Jaialdiaren, Eskandinabiako Haur eta Gazteen Zine Jaialdirik handienaren, parte ere izan zen Industriako Konferentzia ekitaldia kudeatzen, eta bertatik DocsBarcelona jaialdira egin zuen salto, Industriako Jarduera Paraleloak antolatzera. Gaur egun, Donostia Zinemaldiko taldearen parte da, Gonbidatuen Kudeaketa lanetan, Komisariotza masterraren hasierarekin batera.

Profil honen azken eguneratzea: 2023