Amina Ferley Yael

Archivo
Amina Ferley Yael (2024-2025)

Patagonian jaio zen, Argentinan, 1987an. Zine-programatzailea eta kultura-ekitaldien ekoizlea da. UNAn ikasi zuen, Buenos Airesen, eta argazkilaritza, argiztapena eta bideo-edizioa ikasi ondoren, MA Film Programmming and Curating masterrean graduatu zen Birkbeck-eko Unibertsitatean, Londresen. Cinema Mentiré zine-klubaren fundatzailea eta programatzailea da. Klub horrek Londresen Latinoamerikako zinea sustatzea du helburu. Buenos Aires, Vancouver, Bartzelona eta Londresen egon zen bizitzen, eta, besteak beste, BAFICI, Sheffield Doc Fest, DOXA, Vancouver Intl Film Festival eta Vancouver Latin American Film Festival jaialdietan aritu da lanean.

Profil honen azken eguneratzea: 2024