Alexander Arbelaez Osorio

Comisariado

Medellin, Kolonbia. 1988. Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua da, Antiokiako Unibertsitatean. Monociclo cine ekoiztetxearen bazkide sortzailea eta honako film luze hauen ekoizlea da: Los Nadie, La Roya, Si dios fuera mujer eta La piel en primavera, zeintzuek, besteak beste, Berlinale, Venezia, Donostia, Sheffield, FICCI, Visions du reel eta Toulouseko zinemaldietan parte hartu baitute. Lanok Kolonbiako garapen zinematografikorako Funtsak eta nazioarteko bestelako laguntza batzuek finantzatu dituzte. Ekoizpeneko aholkulari eta irakasle ere izan da aldi berean, eta Cooperativa COCINE proiektu asoziatiboko kide ere bada.

Profil honen azken eguneratzea: 2024