Stephanie de Marchi Ricci

Comisariado
Stephanie de Marchi Ricci (2024-2025)

São Paulon jaio zen, eta lau urte daramatza Lisboan bizitzen. Zinea ikasi zuen EICARen (Frantzia, 2015) eta FAAPen (Brasil, 2018). Idazketaren Arteen graduondokoa ikasi zuen Lisboako Universidade Nova-n (2021, Portugal). Hainbat espezializazio ere badauzka: Gidoigintzakoa (Roteiraria, 2022), Dramaturgia Hibrido eta Perfomatiboetakoa (Teatro Cemitério de Automóveis, 2019) eta Dokumentalen ingurukoa (Nazioarteko Zinema Akademia, 2014). 2017 eta 2019 bitarte, kulturari buruz idazten aritu zen Folha de São Paulo egunkarian, eta, 2021az geroztik, nerabeentzako zinemagintzako irakasle da Daqui Pra Fora-n (São Paulo). Besteren artean, Quem se move (2024), Liberdade é uma Palavra (2019), Santa (2017) eta Mebêngôkre (2016) film laburrak idatzi eta zuzendu ditu. Gaur egun, zine europar eta migrantearekin dihardu elkarlanean argumentista, script eta zuzendari-laguntzaile gisa, eta deskolonialtasunaren inguruko eztabaida zinemaldien komisariotzara eramaten lagundu nahi du.

Profil honen azken eguneratzea: 2024