Martina Laruffa Erroman jaio zen, 1999an. 2023an, Irudi mugikorren arloan graduatu zen, Amsterdamgo Gerrit Rietveld Academie unibertsitatean. Zinemagile eta artista da Martina, eta arlo askotan jarduten du: zinemagintza esperimentala, margolaritza, eskultura, idazketa, edizioa, plato, agertoki eta jantzien diseinua eta soinua.
Bere lanean, literatura klasikoaren, filosofiaren, folklorearen, historiaren eta zientziaren alderdiak aztertzean eta loturak ezartzean du interesa.
Bere obrek egien eta irudipenen arteko muga poetikoak lantzen dituzte.
Ikasten ari zen bitartean, Eye Zinema Museoan proiektatu zuten Charming Thoughts bere film laburra, Eye on Art programaren barruan. The whirling quest of Giovannina Rialto for Short jaialdirako hautatu zuten, eta hainbat zinema-jaialditan proiektatu. Eye Zinema Museoak banatu du gradu-amaierarako ekoitzi zuen What goes up filma eta udan Diepenheim marrazkigintza-zentroan proiektatuko dute haren bertsio luzea.
Gaur egun, Amsterdamgo Douane Laboratorium-ek kontratatutako film batean ari da lanean eta BALM Zinema eskolan ikasten.
Profil honen azken eguneratzea: 2024