Sarah Fernandez Oks

Comisariado

(Buenos Aires, 1997). ENERCen graduatutako zinema-ekoizlea. Espazio horretan ekoitzi zituen Transeúnte (Cinema de Femmes eta Zinema Eskolen Nazioarteko Jaialdian aukeratua) eta Una De Tantas (REC eta Cinema de Femmes jaialdian hautatua) film laburrak. Produkzio-laguntzaile gisa hasi zen Crónica de una tormenta filmerako eta Fresh, Soplo eta Warhol bideoklipak ekoitzi zituen. Archivo de la Memoria Trans (Canal Encuentro, 2021) telesaileko eta El fotógrafo y el cartero (Netflix, 2022) filmeko produkzio-koordinatzailea izan zen. 2021ean Mezcal Joven Epaimahaiko kidea izan zen Guadalajarako Nazioarteko Zinemaldian eta Algo de Carlos esketxen saila ekoitzi zuen, Santiago Korovskyk zuzendua.


Ikus-entzunezko proiektuetan aholkulari eta ekoizle gisa aritzen da, eta interes berezia du zinema dokumentalaren eta narratiba berrien arteko bidegurutzean, betiere hunkituko duten istorioak sortzeko asmoz. Untref Mediaren laguntzarekin egin duen bere ekoizpen berriena, Nuestra cosa perdida film dokumentala, banaketa-fasean dago eta, besteak beste, FIDBA eta Ventana Sur-en DocSur laborategietan parte hartu du. Gaur egun postprodukzioan ari da Buscando a Bariş dokumentalarekin.

Profil honen azken eguneratzea: 2025