Julieta Acuña García

Creación
Julieta Acuña García (C08 (2025-2026))

Julieta Acuña Garcíak (1999) Zinema eta Telebista ikasketak egin zituen Txileko Unibertsitatean, eta zuzendaritzan eta gidoigintzan trebatu zen. Egilearen lehen film laburrak, Baldías, Txileko Ikus-entzunezkoen Funtsaren laguntza jaso zuen, eta gaur egun banaketa etapan dago. 2024an bigarren film laburra garatu zuen zuzendari eta gidoigile gisa, Abajo, en la tierra; film horren postprodukzio lana aurten amaituko da, eta noiz estreinatuko zain dago. 2025ean Ikus-entzunezko Funtsa jaso zuen, Gidoia lerroan, egilearen aurreneko film luzea idazteko. Ospe handiko zuzendari txiletarren hamaika produkziotan lan egin du zuzendaritzako laguntzaile gisa, eta lan egin du, era berean, hainbat proiektu independentetan. Zinemagile gisa, desiraren eta gorputzetako indarkeriaren arteko lotura esploratzen du, baita paisaiarekin duen lotura ere. Fikzioa esperimentazio bisual eta narratiboarekin uztartzen duten istorioetatik abiatuta, begirada ukimenerantz hedatzen duen zineman sakontzea bilatzen du.

Profil honen azken eguneratzea: 2025