Andrea Alborch Martínez

Creación
Andrea Alborch Martínez (C08 (2025-2026))

Andrea Alborch Martínez (Gandia, 1998). Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua da Elxeko Miguel Hernández unibertsitatean, eta, ondoren, Ekoizpen Artistikoko Masterra egin zuen Valentziako Unibertsitate Politeknikoan. Gaur egun, ikus-entzunezko zuzendari gisa egiten duen lanarekin batera, ikusizko arteetara bideratutako hainbat jarduera programatu eta zabaltzen ditu Elxeko Miguel Hernández Unibertsitatearen esparruan. Bere lehen lanak, hala nola DIECISIETE y medio film laburra, Filmadrid, Cinema Jove, Alcine, Bogshorts... bezalako jaialdietan ikusi ahal izan ziren. Fikzioaren eta ez-fikzioaren esparruan mugitzen da, haien arteko mugak desitxuratuz. Esploraziotik, jolasetik eta esperimentaziotik edaten dute bere sorkuntzek, lurtarra eta ezaguna den hori islatzeko.

Profil honen azken eguneratzea: 2025