Berriak /

Zabalik dago Elías Querejeta Zine Eskolaren 2022-23 Ikasturterako izena emateko epea

Espezialitate bakoitzak 15 ikasle izango ditu gehienez; beraz, 45 plaza izango dira guztira. EQZEren 2022-23 Ikasturtea irailaren 12an hasiko

2022/02/01

Otsailaren 1etik martxoaren 15era bitartean egongo da zabalik

Zabalik dago Elías Querejeta Zine Eskolaren 2022-23 Ikasturterako izena emateko epea

Otsailaren 1etik martxoaren 15era bitartean egongo da zabalik

Asteartetik, otsailak 1, zabalik egongo da Elías Querejeta Zine Eskolaren 2022-23 Ikasturterako izena emateko epea. Bosgarren deialdi hau zazpi asteko epe bakar batean egingo da, martxoaren 15era arte.

Gipuzkoako Foru Aldundiak sortu eta finantzatuta, eta EHUri atxikita, Elías Querejeta Zine Eskolaren proiektu pedagogikoak graduondoko hiru programa ditu (Artxiboa, Komisariotza eta Sorkuntza), eskolaren garapenean parte hartzen duten hiru erakundeen ezagutza eremuetatik abiatuta: Euskadiko Filmategia, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa eta Donostia Zinemaldia.

Artxiboa espezialitatearen helburua da adituak trebatzea ondare zinematografikoaren eta ikus-entzunezko ondarearen identifikazioan, sailkapenean, errestaurazioan eta zaintzan, eta espezialitatea bera planteatzen du sorkuntza artistikorako eremu gisa. Komisariotza saila oinarritzen da zinea eta ikus-entzunezko arteak objektutzat dituzten era guztietako programazio, argitalpen, interbentzio eta erakusketen kontzeptualizazioan, kudeaketan, garapenean eta hedapenean. Azkenik, Sorkuntza espezialitateak lantzen ditu obra bat asmatzeko, esperimentatzeko, sortzeko eta burutzeko behar diren alderdi guztiak, eta zinemagilearen ahots propioa bilatzen saiatzen da.

 

Onarpen baldintzak

EQZEren plan akademikoa pentsatuta dago unibertsitate titulua duten edo hura lortzeko bidean dauden ikasleentzat (lizentzia edo gradua), baita zine eskoletako egresatuentzat ere. Salbuespen modura, eskolak aztertuko ditu baldintza horiek bete ez arren esperientzia zinematografiko akreditatua duten hautagaien kasu partikularrak.

Izena eman ahal izango da soil-soilik eskolaren web orriaren bidez. Eskolako Onarpen Epaimahaiak eta Zuzendaritza Akademikoak ebaluatuko dituzte eskaerak, eta hautapen prozesua izena emateko epearekin batera hasiko da (otsailak 1). Horrek esan nahi du plazen kopurua bete egin litekeela epe hori amaitu aurretik (martxoak 15).

Espezialitate bakoitzak 15 ikasle izango ditu gehienez; beraz, 45 plaza izango dira guztira.

EQZEren 2022-23 Ikasturtea irailaren 12an hasiko da eta aurrez aurreko formakuntzako 56 asteko iraupena izango du, bost-zazpi asteko sei modulutan banatuta.

 

Bekak eta laguntzak

Hiru erakundek (Gipuzkoako Foru Aldundia, Fondo Iberoamericano de Ayuda Ibermedia eta Projeto Paradiso) laguntza espezifikoen deialdiak egingo dituzte EQZEren graduondokoren bat egiteko 2022-23 Ikasturtean.

  1. ‘Izango zara’ beka: Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Sailak 2.500 euroko hiru beka emango ditu.
  2. Ibermedia beka: Ibermedia Laguntza Funts Iberoamerikarrak hamalau beka eskainiko ditu, 3.571 dolarrekoa bakoitza, eskolak hautatutako eta programa horretan parte hartzen duten 23 herrialdeetako ikasleentzat. Honako hauek dira: Argentina, Bolivia, Brasil, Kolonbia, Costa Rica, Kuba, Txile, Ekuador, El Salvador, Espainia, Guatemala, Honduras, Italia, Mexiko, Nikaragua, Panama, Paraguay, Peru, Portugal, Puerto Rico, Dominikar Errepublika, Uruguai eta Venezuela.
  3. Ibermedia beka: Ibermedia Laguntza Funts Iberoamerikarrak hamalau beka eskainiko ditu, 3.571 dolarrekoa bakoitza, eskolak hautatutako eta programa horretan parte hartzen duten 23 herrialdeetako ikasleentzat. Honako hauek dira: Argentina, Bolivia, Brasil, Kolonbia, Costa Rica, Kuba, Txile, Ekuador, El Salvador, Espainia, Guatemala, Honduras, Italia, Mexiko, Nikaragua, Panama, Paraguay, Peru, Portugal, Puerto Rico, Dominikar Errepublika, Uruguai eta Venezuela.

Beka horietara guztietara aurkezteko, ezinbestekoa izango da EQZEn onartua izatea.