Berriak /
EQZEn egindako hainbat proiektu hartuko ditu FICUNAMek
Camilo Restreporen lana izango da jaialdiko atal nagusietako baten protagonista, eta bertan proiektatuko da El cuarto de sombras. Laura Dávila Argoty, Julen Etxeberria, Mario Veloso eta Valentina Pelayoren azken filmak izango dira lehiaketan.

Jaialdi mexikar horrek Camilo Restreporen lanari eskainiko dio Umbrales saileko tarte bat. Haren filmografiaren zati bat proiektatuko da, tartean Itzalen gela, EQZEn sortu eta garatutako proiektua, eta haren azken lana, 1982/05/9 izenburukoa. Umbrales sailerako aukeratu dute, halaber, Cuando ellas se fueron solo quedó un pequeño ruido en la montaña filma, Laura Dávila Argotyrena, egungo promozioko Sorkuntzako ikaslea.
Julen Etxeberriaren El tercer paisaje filma lehiatuko da Aciertos: Encuentro Internacional de Escuelas de Cine sailean. Mario Velosok, 2024-2025 promozioko Sorkuntzako ikaslea hura ere, Lluvias de verano aurkeztuko du esparru berean, Escola das Artes – Universidade Católica Portuguesa unibertsitatean egindako filma. Bi filmek amerikar estreinaldia izango dute jaialdian.
Azkenik, jaialdiaren Competencia Ahora México atalean Valentina Pelayoren Deshilando luz opera primaren mundu mailako estreinaldia izango da. Bere aurreko lana, Trazos de silencio, jaialdiaren programazioaren parte izan zen 2022an.
Lehiaketako gainerako jarduerei dagokienez, hirugarren urtez jarraian egingo da Locarno Industry Academy México, Locarnoko Zinemaldiarekin elkarlanean. Gune horren helburua da erakusketa proiektuak bultzatzea. Eloisa Suarez EQZEko laugarren promozioko ikasleak parte hartuko du gune horretan "Cine cauce" proiektuarekin.
FICUNAMen hamabosgarren edizioa maiatzaren 29an hasi eta ekainaren 5ean amaituko da.