Komunikazio arloa
Gune honetan, profesionalentzako eta hedabideentzako informazioa eta komunikazio-materialak aurkituko dituzu, baita azken deialdiak eta prentsa-komunikatuak, nortasun korporatiboko eskuliburua eta Elías Querejeta Zine Eskolaren urteko jarduera-memoria ere.
Erreportajeak eta kazetaritza-piezak egiteko edo zentroarekin elkarrizketak adosteko, EQZEren Komunikazio Sailarekin jar zaitezke harremanetan, helbide elektroniko honetara idatzita.
Zentroaren gaurkotasuna Facebook, Instagram eta Equis sare sozialen bidez ere jarrai dezakezu.
PRENTSA-KOMUNIKATUAK
Atal honetan, Elías Querejeta Zine Eskolaren jarduerari buruzko azken deialdiak eta prentsa-oharrak jasotzen dira. Informazio horiek eta beste batzuk hemen ere aurki ditzakezu.
-
2024/11/08
EQZEn egindako lana zabal erakutsiko da ZINEBIn -
2024/09/23
EQZEk argitalpen bat, eskolan zaharberritutako filmen ziklo bat eta laburmetraien programa bat aurkeztu ditu SSIFFen -
2024/09/19
Elias Querejeta Zine Eskolako ikasleen bost filmek parte hartuko dute Donostia Zinemaldian -
2024/09/14
Claire Atherton, Marie Losier eta Hlynur Pálmasonek beren sormen prozesuak partekatuko dituzte 2024-2025 ikasturteko ikasle promozioarekin
NORTASUN KORPORATIBOKO ESKULIBURUA
Nortasun korporatiboko eskuliburuak Elías Querejeta Zine Eskola identifikatzeko markaren bertsio nagusia aurkezten du, eta marka hori behar bezala ezartzeko kontuan hartu eta jarraitu beharreko arauak jasotzen ditu.
EQZE marka da zentroaren nortasun grafikoaren elementu nagusia. Funtsezkoa da EQZE marka behar bezala erabiltzea, haren irudia eta zentroan garatzen den beste proiektu guztiak behar bezala komunikatzeko, identifikatzeko eta ezagutzeko.
Nortasun korporatiboaren eskuliburuaz gainera, atal honetan Elías Querejeta Zine Eskolaren logotipoen paketea deskarga dezakezu zenbait formatutan (ai, png, pdf). EQZEren marka hori zentroko jarduerekin loturik garatutako eta egindako proiektu eta ekoizpenetarako bakarrik erabiliko da. Bestelako erabilera orok EQZEren onespena izan beharko du aplikatu aurretik.