Programa publikoak /
ExÓrbita: Aribada (Natalia Escobar, Simon Jaikiriuma Paetau, 2022) + Obscuro Barroco (Evangelia Kranioti, 2018)
18:00
Zinema, gorputzak eta espazio liminalak
Zinema saioa Zinea 1 Aretoan (Tabakalera).
Jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin.
Aribada (Natalia Escobar, Simon(e) Jaikiriuma Paetau, 2022, 30 min.)
Kolonbiako kafearen ardatzaren erdi-erdian, Aribada munstro berpiztuak Traviesas emberatar emakume indigenen taldearekin topo egin du. Alderdi magikoa, onirikoa eta performatiboa bizi dira haien mundu berezian, unibertso estetiko eta espiritual batean, zeinean dokumentalak eta fikzioak bat egiten baitute kulturaz gaindiko narrazio batean.
Obscuro Barroco (Evangelia Kranioti, 2018, 59 min.)
Luana Muniz brasildar trans militantearen eskutik Rio de Janeiroko inauteri ezaguna zeharkatuko dugu, queer identitateak, adierazpen politiko eta poetiko gisa ospatzeko, gainjartzen, askatzen eta nabarmentzen diren tokia. Dantzatzen ari diren pertsonaz betetako kaleek kalezulo ilunetara eta beste mota bateko adierazpenak egiten diren after-partyetara daramate. Hirian gertatzen diren kontraesanak gure protagonista militantearen gorputzean haragitzen dira, eta protagonista horren mugimenduak gidatzen gaitu esperientzia oniriko honetan.
exÓRBITA EQZEren 2022-2023 Ikasturteko Komisariotza arloko ikasleek antolatutako programa da.