Programa publikoak /

Irla mortu bat The Age of Innocence (Maximilian Bungarten, 2022) + Tú me hiciste ver el cielo (Luis Esguerra, 2023)

2024/04/11
18:00
Proiekzioa

Zinema saioa Zinea 1 Aretoan (Tabakalera).

Jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin.


The Age of Innocence (Maximilian Bungarten, 2022, 20 min.)

Mutil gazte bat burdinazko hesi batean aurrean gelditu da, pasatzea debekatuta dagoela dioen seinalearen parean. Zer dago atalase horren beste aldean, ezkutuko paisaia oihantsu bat besterik begiztatzen ez den tokian? Irudi horrek, The Age of Innocence abiatzearekin batera, Lev aurkezten du, gazte protagonista, eta ezezagunarekiko duen desira erakusten. Probintzietako hiri batean bizi da, ekialdeko Alemanian, eta obran lan egiten du. Haren jertse gorriaren distirak kontrastatu egiten du hirian ibiltzen dituen bizitegi guneen inguruetako hormigoizko paisaiekin. Hala ere, hiritik harago, basoa —zeinaren muga agian ez baita hain zeharkaezina— desiratzeko eta deskubritzeko espazio bilakatzen da. Maximilian Bungartenen filmak bizi ditugun tokiez hitz egiten du, ihes egiteko beharraz, mugak igarotzera ausartzeaz.


Tú me hiciste ver el cielo (Luis Esguerra, 2023, 20 min.)

Lagun talde batek basora joatea erabaki du —toki zehaztugabe batera etendako denbora batean—, ingurua izurritu duen goroldio bitxi bat dela-eta zabaldutako oharrei eta debekuei ez ikusiarena eginez. Natura itxuraldatuta ageri da, izaera fantastikoarekin nahastuta. Gazteak espazio debekatuaz jabetu dira, kantatu egin dute, elkarri muxu eman, filmatu. Komunitate bat sortu dute, familia txiki bat, mundutik urrun dagoen mundu batean. Basoa eraldatu egin da, mugak desagertu egin dira eta gorputzek beren askatasuna berreskuratu dute, elkarren artean eta naturako elementuekin nahasteraino. Luis Esguerraren filmak berrasmatu egiten du bere burua, muga gizatiarrak zeharkatzen dituzten pertsonaien antzera. Mitorako eta intimitaterako bidaia bat, leku ezegonkor eta aldakor baterakoa.


Irla mortu bat EQZEren 2023-2024 Ikasturteko Komisariotza arloko ikasleek antolatutako programa da.


SARRERAK