Programa publikoak /

Irla mortu bat: Operai, contadini (Danièle Huillet eta Jean-Marie Straub, 2001)

2024/04/10
19:00
Proiekzioa

Zinema saioa Zinea 1 Aretoan (Tabakalera).

Jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin.


Operai, contadini (Danièle Huillet eta Jean-Marie Straub, 2001, 125 min.)

Italian, Bigarren Mundu Gerraren ondoren, hainbat gizon eta emakume, adin eta jatorri sozial askotakoak, elkartu egin dira Modenaren eta Bolognaren arteko herri suntsitu batean, eta erabaki dute toki huts hori komunitate bihurtzea, indarkeriatik eta miseriatik babesteko: «gauza ona», horrelaxe deitzen dio buruzagiak. Komunitate horretako kideek hitz egiten dute, linea elektrikoaren instalazioaz, erramu bila egindako ibilaldiaz, ricotta egiteko moduaz. Hitz egiten dute, baso bateko argigunean egin ere, natura bera etengabe agertzen den leku batean, bere intsektu hotsarekin, bere zuhaitzekin, hostoen gaineko bere argi efektuekin. Danièle Huilleten eta Jean-Marie Strauben filma Elio Vittoriniren Messinako emakumeak nobelaren pasarte batzuen moldaketa da, komunitatearen une batzuen «konstelazio» bat, zinemagileen hitzetan, hala izendatzen baitituzte idazlearen elkarrizketak. Hasiera berri bat da, utopikotzat jo daitekeena; are gehiago, hasiera horrek, bere patuaren mehatxua ezagutu arren, ez du amore ematen errealitatearen aurrean.


Irla mortu bat EQZEren 2023-2024 Ikasturteko Komisariotza arloko ikasleek antolatutako programa da.


SARRERAK